Talde elkar eragileak HHn

Pasa den ostegunean, hiruhilabete honetako azken talde elkar eragileez gozatu genuen etxekoekin.

Ekosistema ezberdinetan hainbat proposamenetan murgildu ginen. Psikomotrizitate gelan gorputz geometrikoen bilaketan ibili ginen, arte ekosisteman gure gabonetako postalak apaintzen aritu ginen, zientzia eskosisteman Olentzeroren ipuinaz gozatzeko aukera izan genuen eta musika ekosisteman gabonetako abestiak mikrofonoarekin kantatzen primeran pasatu genuen. 

Beste behin ere, arratsalde zoragarria pasatu genuen etxekoekin. Mila esker parte hartu zenuten guztiei!!