Talde elkar-eragileak HH4 eta HH5

Asteartean, haur hezkuntzan talde elkar-eragiletan, Elena eta Iker gurasoak, eta Oneka eta Yassine gazteak izan genitu laguntzen.

Elenarekin eta Goiatzekin, mandalak margotu genituen.

Ikerrekin eta Anarekin: elementu desberdinek flotatzen duten edo ez ikusteko, hipotesiak bota, eta esperimentuak egin genituen.

Onekarekin eta Belenekin kartetan jolastuz munstro beldurgarriak marraztu genituen.

Eta Yassinerekin eta Jonekin legoekin eraikuntza zoragarriak egin genituen.

Animatu berriz ere gurekin partekatzera; behar zaituztegu! Mila esker guztioi!