Talde elkar-eragileak HH4 eta HH5

Asteartean, haur hezkuntzan talde elkar-eragiletan, Beni, Idoia eta Yassine izan genituen laguntzen.

Idoiarekin eta Goiatzekin, Elmer elefantea egin genuen "Colage" teknika erabiliz.

Benirekin eta Anarekin: esnea, jaboia eta kolorantea erabiliz esperimentuak egin genituen.

Mikelekin eta Belenekin Twister jolasean gozatu genuen.

Eta Yassinerekin eta Jonekin Bingoan aritu ginen, zenbakiak ikasten.

Animatu berriz ere gurekin partekatzera; behar zaituztegu! Mila esker guztioi!