Talde elkar eragileak HH4-5 geletan

Gaur arratsaldean talde elkar eragileak izan ditugu Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan

Talde elkar eragileetan hainbat ekintza egin ditugu, horien artean, ihauteriekin loturiko bikote jolasak, bingo jolasak, aurpegi margoketak eta ihauterietarako entseguak.

Giro politean aritu gara eta arratsalde polit bat pasa dugu guztiok batera.