Talde elkar eragileak guraso eta ikasle ohiekin. HH4 eta HH5

Asteartean, haur hezkuntzan talde elkar-eragiletan, Intza eta Naroa gazteak, eta Iban eta Araitz gurasoak izan genituen laguntzen.

Intzarekin eta Igonekin, elurrezko panpinak egin genituen arte gelan.

Araitzekin eta Anarekin ozpiña eta bikarbonatoa erabiliz puztu genituen globoak.

Ibanekin eta Belenekin idazten aritu ginen.

Eta Naroarekin eta Jonekin mahai jolasetan aritu ginen.

Mila esker guztioi, zoragarria izan zen!