Sukaldari lanetan aritu gara!

Zientzia saioetan giza gorputza eta ohitura osasuntsuak izan ditugu lanketagai. Honekin batera, hizkuntza saioetan errezetekin aritu gara.

Gaiaren bukaerarako, erronka bat jarri genuen: hamaiketako osasuntsua egitea. Horrela egin dugu.

Hamaiketako osasuntsu batek fruta, esnekiak eta zerealak izan beharko lituzkeela ondorioztatu genuen. Talde txikietan banatu gara eta talde bakoitzak errezeta bat bilatu eta aukeratu du. Ondoren errezeta horiek sukaldatu ditugu eta gelan dastatu. Ze goxoak...

Hauek izan dira aukeratutako errezetak: fruta botxetak, gabonetako fruta arbola, fruitu gorrien irabiakia, etxeko petisuissak, olo gailetak eta ogi integrala jamon york edo halal eta arrautzarekin.

Segidan dituzue ateratako argazkiak...

Hurrengo lana sukaldatutakoaren errezetak idaztea izango dugu.

Ea lan txukunak egiten ditugun!!