Saskibaloia, eskualdetik herrira larunbat honetan

2026-11-14
09:45
Resti-Kanpoko Zelaia

Pasa den astean Lazkaon elkartu ginen Goierriko hainbat ikastetxerekin saskibaloi topaketa egiteko eta asteburu honetan Zaldibian gozatuko dugu saskibaloiaz.

Azaroaren 7an Lazkaon elkatu ginen Ataungo, Ormaiztegiko, Legorretako, Lazkaoko eta Zaldibiako ikasleak Goierriko Eskola Kirolean berrikuntza dugun topaketa formatuaren baitan. Hala, saskibaloia ardatz izanik eta herri ezberdinetako haurrak elkar nahastuta, hainbat jolas eta ariketa egin genituen, bai kiroldegiko kantxan, baita kanpokoan ere. 

Lazkaon Alebin mailan 172 haur izan ziren guztira eta Benjaminetan 190. Lazkaoko egoitzaz gain, Idiazabal, Beasain eta Ordizian ere egin ziren topaketak. 6 txoko/jolas prestatu ziren eta ordu eta laurdeneko saioan guztiak probatzeko aukera izan zuten bertaratuek. 

Larunbat honetan Saskibaloia Zaldibian

Aste honetan ere baloiarekin praktikatzen jarraitu dugu, asteburuan bigarren topaketa bat izango dugulako, kasu honetan herrian bertan. Alebinak (5.- 6.-mailak) 9:45ean elkartuko gara Restin eta Benjaminak (3.- 4.mailak) 11:30ean. Beroketa jolas baten ondoren, taldeka jarri eta gure arteko partidak jokatuko ditugu, baita eskola kanpoko zelaian hainbat jolas egin ere. Gurekin izango ditugu Gotzon Atxotegi arbitro lanak egiteko eta hainbat guraso bolondres lanak egin eta hamaiketakoa antolatzeko ere. 

Gora arkakuxo kirolzaleak!