Santa Ageda

Asteazkenean, otsailak 4, ohitura zaharrei eutsiz, Santa Ageda kantuan irtengo gara eskolako ikasle eta irakasleak.

Urteroko moduan, goizeko 11:15etan elkartuko gara eskola sarreran eta herria kantuz beteko dugu Santa Agedako abesti, kopla eta bertsoekin. Eskolatik  irten eta Arresenean egingo dugu lehen geldiunea. Bertatik farmaziarantz joko dugu Santa Fe kalea zeharkatuz eta bukatzeko, eskola aurrean bilduko gara berriz ere.

Aurten berrikuntza txiki bat ere izango dugu, bertso berri batzuk abestuko ditugu eta. Hori dela eta, gure kantuak entzutera eta nahi izanez gero, gurekin bat egitera animatzen zaituztegu!