PROIEKTUARI BUKAERA EMATEKO... UKENDUA EGITEN IKASI DUGU!

Sendabelarrei buruz ikasten ibili gara 6. mailako ikasleak, Inguruko sendabelar desberdinak bildu ondoren UKENDUA egin dute ELENA gurasoaren laguntzarekin.

LH 6. mailako ikasleak buru-belarri aritu gara hiruhileko honetan zehar belar desberdinen inguruan ikasten: sukaldiratzan erabiltzen diren belarren haziak baratzean erein ditugu, hauen inguruko informazioa bilatu, erabilpenak ikertu, ureztatu,... Gainera, naturara egin ditugun txango desberdinetan adi-adi ibili gara belar eta landare berrien izenak ikasteko.

Proiektuari bukaera emateko, sendabelarren  inguruan aritu gara. Gure inguruan ditugun sendabelar desberdinak bildu ditugu: berbena , pasmo- belarra, plantagoa, asuna, ilena edo kalendula, zaingorria eta intsusa. Ez pentsa urrutira edo leku berezietara joan beharra dagoenik belar hauek topatzeko! Zaldibia inguruan, gertu topa daitezke. Gelan 10 egunez lehortzen eduki ondoren, ukendua egiten ikasi dugu. Horretarako, eskolako gurasoa den Elena izan dugu gure artean. Zenbat kontu interesgarri azaldu dizkigun sendabelarren inguruan!

Jakin nahi al duzu UKENDUA nola egiten den? Galdetu, galdetu 6. mailakoei!