PLAZAko txabolari buruzko balorazioa

Lehen Hezkuntzako ikasle ordezkariek eta udal ordezkariek  bilera izan dute gaur. Bertan plazan jarrita dagoen txabolaren inguruko hausnarketa eta balorazioa egin dira. Haur eta gaztetxoek beraien gelakoen ekarpenak eraman dituzte eta denen artean hainbat aspektu landu dira,  azken aste hauetan esperimentatu  eta bizi izan dutenaren inguruan.  Horrez gain  plazako eskaileratan egon diren arazoak ere aztertu dituzte elkarrekin. Jasotako guztiarekin zenbait ondorio atera  eta aurrerantzean kontutan izateko proposamenak egingo dira. 

Gaurko bileran hau “Ertzetik Erdira-Espazio sorkuntza auzolanez” ekimenaren baitan kokatzen da.