Pinguinoa bizi al daiteke Zaldibin? ikas egoerari amaiera ematen

Kartelak taldeka osatzen ari gara, ondoren Haur Hezkuntzakoei aurkezpenak egiteko

Irailetik buru belarri aritu gara ikas egoera honetan murgilduta. Pinguino bat bizi al daiteke Zaldibian? Galdera bitxi horri erantzuten saiatu gara.

Horretarako, izaki bizidunek bizitzeko zer behar duten ikertu dugu, eta gure inguruko animalia eta landareak gertutik ezagutu ditugu, hala nola, uhandrea, azeria, kattagorria, txantxangorria, arranoa... Espezie horiek naturan zer egiteko duten eta ekosistemari zer ekarpen egiten dioten deskubritu dugu. 

Benetako naturaren zaintzaile bihurtuta, gure aurkikuntzak informazio-kartelen bidez partekatuko ditugu ahozko aurkezpen bat eginez Haur Hezkuntzakoei.