Otsaitza baserrira bisita

Atzo HH5eko haurrak Etxahunen familiakoa den Otsaitza baserrira goizpasa egin genuen.

Egun ederra igaro genuen atzo HH5ekoek Otsaitza baserrian. Oinez ibilbide polita egin eta gero bertan goiz ederra igaro genuen: soroa bisitatu, sagarrak bildu, artoa aletu... Ondoren bildutako sagarrekin eta Etxahunen familiakoek egindako sagar zukuarekin hamaiketako ederra dastatu genuen. Hamaiketakoaren ondoren ipuinan bat kontatu zigun Eztitxuk eta Hodeiek baserriko tresna batzuk erakutsi zizkigun. Amaitzeko jolaserako tartea ere izan genuen. 

Eskerrik asko familia zuen eskuzabaltasunagatik.