Ostegunean gurasoentzako formazio saioa

HUEZIko Amelia Barquin eta Karmele Perez-ekin Euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren aurkezpena izango da Ostegunean.

"KOMUNIKAZIO ON BATERAKO BIDEAK ZALDIBIKO HEZKUNTZA KOMUNITATEAN"

“Euskararen erabilera eta kulturartekotasuna Zaldibiako hezkuntza komunitatean”
proiektuaren aurkezpena.
Hezkuntza komunitatean guraso-irakasle eta guraso-guraso arteko harremanak zein
hizkuntzatan nahi ditugun irizpideak partekatzea helburu duen proiektuaren aurkezpena
izango da.
HIZLARIAK: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko
Amelia Barquín eta Karmele Perez adituak.
ZAINTZA ZERBITZUA: Hitzaldiak irauten duen bitartean seme alabak norekin utzi ez
dutenentzat zaintza zerbitzua antolatuko da.
Zaintza zerbitzua behar baduzu izena ematerakoan adierazi mesedez.
DATA eta LEKUA:
- Noiz: irailak 16, osteguna
- Non: Udaletxeko pleno aretoan
- Ordua: 17:30 – 19:00
COVID egoera dela eta bilerara etortzeko asmoa duenak aurrez abisatu behar du, gelako
guraso ordezkariari edo irakasleari esanez.
ITZULPEN ZERBITZUA: Hitzaldia euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpen sistema
erabiliko da.
Animatu eta parte hartu!!!!!!!!!!!!!!!