OLALDEKO PARKEAN KANPO BEHAKETA EGITEN

 

Aurten, Eskolako Agenda 2030tik lantzea proposatu diguten gaia hauxe da: “zelaiak, larreak eta landare itsutasuna”. Eta gai hori aitzakiatzat hartuta, besteak beste, izaki bizidunen, ekosistemen, haien ezaugarrien eta haien arteko erlazioen ezagutza jorratzen ari gara, ingurunea babesteko eta zaintzeko jarrerak sustatuz.

Lanketa hori egiteko, Olaldeko parkean udalak eremu bat itxi du guretzat. Eremu horretako belarra ez da moztu edo zapalduko, eta, era horretan, bertako lurra aztertu ahal izango dugu.

Aukera hori aprobetxatuz, LH1koak kanpo behaketa egitera joan gara. Bertan, hiru aztergai izan ditugu: landareak, ornogabeak eta txoriak. Taldeka jarri, begiak eta belarriak zorroztu eta pixkanaka erregistro orrian genituen izaki bizidunak bilatu ditugu, baita batzuk aurkitu ere!  Urrebotoiak, hirusta zuriak, lihoak, inurriak, armiarmak, amona manttangorriak, kakalardoak, txontak, txantxangorriak…

Zuek ere animatu eta gerturatu eremura!