Olakosaira irteera

LH4.mailakoak Olakosaira edo Olakosaroira joan dira egun pasa.

LH4.mailakoak Olakosaira edo Olakosaroira joan dira egun pasa. Eguraldia lagun zutela goizean eskolatik abiatu eta mendi lasterketako ibilbidearen zati bat eginez Olakosaira/Olakosaroira iritsi dira.

Bertan, hamaiketakoa egin, jolastu eta bazkaldu dute. Hango mahai eta aulkietan eta zuhaitzen babesean fresko eta gustura egon dira. 

Bazkaldu eta pixka bat lasai egon ondoren, kanalaren amaiera ikustera joan dira, zorte handia izan dute, izan ere, bertan bizi den Ramonek kanaleko ura nondik nora joaten den eta urak egiten dituen hiru ibilbideen berri eman die. Horrez gain, kanalaren azken zatia ibilbide pribilegiatu batetik egiteko parada izan dute. Bertan bizi diren animalia eta landareen berri ere eman die. 

Ramon agurtu eta eskerrak emanda, eskolara itzultzeko bideari ekin diote. Hori ere mendi lasterketako ibilbideak egiten duen bidezidor batetik egin dute. Amaieran, Zaldibiako ur sistemaren gaian landutako hiru deposituak (Artxabal, Gorriñe eta Goroskindegi) ikusiz eta bideko baserri zein bideen izenak ikasiz, kantu jolasak eginez eta bero handiari aurre egiteko geldialdiak, hidratazio geldialdiak eginez, eskolara iritsi dira. 

Eskolan, helmuga taldean zeharkatu eta merezitako deskantsua hartu dute. 

Primeran ibili dira, hemen dituzue irteerako zenbait argazki.