Oiloa edo arraultza. Zein lehenengo?

Lardizabal eskolako 6. mailako ikasleak EUSKABER-en izan dira azken aste honetan, EUSKABER-ek proposatutako pintaketa lan batzuk burutzen.

Dagoeneko ikusgai daude enpresaren kanpo aldean eskolako ikasleek margoturiko oilo eta arrautza erraldoiak. Artista lan bikainak!

 

Aurrerantzean ere, datozen ikasturteetan, eskolako ikasleek egingo dituzte pintaketa hauen mantentze lanak. EUSKABER lantegia barrutik bisitatzeko aukera  izan zuten ikasle eta irakasleek.