OIANGUREN-etik gure ikasle ohiak etorriko zaizkigu beraien bizipena kontatzera

2023-02-07
09:00

6. mailako ikasleen gelara etorriko dira orain DBH-n dauden ikasle batzuk, LARDIZABALgo ikasle ohiak.

Ikasle ohi hauek, datorren ikasturtean DBH-ra joango diren ikasleei beraien esperientzia nolakoa izan den kontatuko diete. Bide batez, 6. mailan daudenek, dituzten kezkak edo zalantzak argitzeko galderak egin ahal izango dizkiete. 

Urtero errepikatzen den ekimena da hau, izan ere laste matrikulazio epea izango da.