Nondik dator Zaldibiako ura?

Lardizabal eskolako ikasleak uraren inguruko erakusketa antolatuko dute udaletxeko aretoan.

Lardizabal eskolako ikasleek Zaldibiako uraren inguruko lanketa egin dute. Maiatzaren 11tik 16ra erakusketa antolatu dute Udaletxeko aretoan herritarrei Zaldibiako uraren ibilbidea azaltzeko. Datozen egunetan ordutegiaren berri emango dizuegu.

Astearte goizean ikasle ordezkariak kartelak pegatzen aritu ziren herritik.