Neguko opor hauetarako, haur eta gaztetxoentzat, ekintza ugari antolatu dira.

Ikuskizun, tailer eta jolas aukera zabala izango da herrian datozen egunetan. Antzerkia, marrazketa, gozogintza, zirkua, bubble balls, makedo tailerra... Aukera paregabea oporretan herrian bertan ondo pasatzeko.

EGITARAUA:

  • ABENDUAK 27, asteartea, goizeko 11:30ean Antzokian: IPURBELTZ Zozoak Beleari ikuskizuna, adin guztientzat aniztasun istorio bat. Imajinazio Nai taldearen eskutik. Sinopsia eta informazio osoa HEMEN
  • ABENDUAK 28, asteazkena,  GOZOGINTZA TAILERRAK Zubi-Buru Elkartean, Asti-Goxoko Eider eta Susiren eskutik.
    • 16:00etan: HAURRENTZAT, gailetazko trikuak egiteko tailerra. (LH 3tik beherakoak helduren batek lagunduta etorriko dira)
    • 18:00etan: HELDUENTZAT, Kiwi tarta eta Mazapanak

            Aforo mugatua (tailer bakoitzean 20 partaide). Izena eman behar da beheko HEMEN.  

  • URTARRILAK 3, asteartea, BUBBLE BALLS jarduera Resti frontoian. Ordutegia:
    • 11:00etatik 13:00etara LHko ikasleak
    • 16:00etatik 18:00etara DBHko ikasleak
  • URTARRILAK 4, asteazkena, 11:00etatik aurrera Kimuenen:  MARRAZKI TAILERRA. Ondoren lanak erakusgai jarriko dira. Tailerra Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolatu du.
  • URTARRILAK 5, osteguna, 11:00etatik 13:00etara TXATXILIPURDI elkartearen eskutik tailerrak:
    • 0-5 jolas-gunea: 5 urte arteko haurrentzat, Kimuenen (txiki-txikienak helduekin sartu ahal izango dira).
    • Makedo tailerrak: LH 1 eta LH2 mailako haurrentzat, Antzokian.
    • Zirko tailerra: LH 3 mailatik LH 6 mailara arteko haurrentzat Resti Pilotalekuan.