MUTTEIKO BASOAN GEOMETRIA LANTZEN

LH3.mailakoak Mutteiko basoan izan gara geometria lantzen.

LH3.mailakoak Mutteiko basoan izan gara geometria lantzen. Lehenik eta behin erleen gaian murgilduz "erleak erlauntza bila" jolasean ibili gara. Ondoren, talde txikietan banatu eta basoan ikusi daitezkeen forma geometrikoak aztertu ditugu. Jarraian, landa koadernoetan behatutako formak idatziz jaso ditugu. Amaitzeko, talde bakoitzak forma geometriko bat aukeratu eta basoko elementuak erabiliz irudikatu dugu. 

Primeran pasatu dugu, basoaz eta naturaz gozatuz geometria ikasten!