Musika tresnak ezagutzen

Aste honetan 2.mailako ikasleak musika tresna desberdinak ezagutzen eta probatzen ibili gara. Horretarako, zenbait ikaskidek etxean dauzkaten musika tresnak ekarri dituzte eta gelakideei aurkeztu dizkigute, baita horiek jotzen zein trebeak diren erakutsi ere! Ondoren, guztiek musika tresna bat probatzeko aukera izan dugu. Artista kuadrila ederra osatzen dugu!