Muralarekin hasi gara

Kanpoko gelak apaintzeko murala margotzen hasi gara.

Gaur goizean, LH5eko ikasleak, kanpoko gelak apainduko duten murala margotzen hasi dira. Murala egiteko Gariren laguntza jasotzen ari dira. Aurreko egunetan, proiektua aurrera eramateko pausoak zein diren azaldu dizkie eta gaurkoan sprayekin margotzeari ekin die. Ostegunean, LH6ko ikasleen txanda izango da.

Hona hemen goizeko argazki batzuk: