Mugikortasun astea

Ikasturte berriari hasiera emateko, ostiral honetan Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin erlazionatutako zenbait ekintza burutuko ditugu eskolan.

Europa mailan hedatu den leloa Nire autorik gabeko hiria! bada ere, Zaldibiako herrira moldatutako hitzak erabili nahi izan ditugu eta hauxe da aurtegoan zabalduko duguna:

Kotxeak aparkalekuan, oinezkoak espaloian

Haur Hezkuntzako ikasleek hormairudi bat egingo dute eta Lehen Hezkuntzakoek, beraiek diseinatu eta margotutako tarjetak banatuko dituzte herriko txoko desberdinetan. Beraz, ez zaitezte harritu zuen kotxeetako haizetakoan mezuren bat topatzen baduzue!