MIKEL URRETAGOIENAREN BISITA

Gaur lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleek Mikel Urretagoiena bateria jolearen bisita izan dugu. Gelakide baten osaba izateaz gain musikari bikaina dela ere erakutsi digu. Prestatu dizkiogun galderak primeran erantzun dizkigu eta berari eta bere musika ibilbideari buruz gauza asko ikasi ahal izan ditugu. Bateriaren sorrerari buruzko istorioa ere kontatu digu. Ezagutzen al duzue? Zuek ere jakin nahi duzue? Galdetu LH2ko ikasleei, haiek kontatuko dizuete.

Hizketan ondo moldatu da, baina ondoren erakutsi digu zein hizkuntzatan den benetan maisu: MUSIKAN! Kajoia ekarri du, aho zabalik utzi gaitu guztiok zein azkartasun eta abileziarekin jotzen duen ikusitakoan. Bateria jotzen agertzen den bideo bat ere erakutsi digu amaieran. Baina hori guztia gutxi ez eta gu ere musikari bihurtu gaitu, jolas txiki bat egin eta gela guztia kantatzen jarri gaituenean.

Oso gustura egon gara eta gauza berri asko ikusi eta ikasi ditugu.

Eskerrik asko Mikel!