"Menta txuri izue", gaur gure basoari jarri diogun IZENA

Gaur basora egin dugun irteera eta Muittei-ko basoari izen berri bat jarri diogu

Ikasturte honetan lehen aldiz gaur joan gara  MUITTEI basora. Denon artean egindako jarduera baten bitartez, izen berri hau atera zaigu basoarentzat. Izenean izaki bizidun bat (menta),  kolore bat (txurie) eta adjketibo bat  (izue) daude, eta basoaren mezuak entzunez iritsi gara  zeuden aukera guztietatik izen hau hautatzera.

Ondoren baloiaren erronka gainditu behar izan dugu, hamaiketako egin aurretik. Jolas honetan baloiak hainbat joan etorri egin behar izan ditu eskuz esku, alde batetik bestera. Ez da erraza izan, baina denen elkarlanaren bidez lortu da.

Bilgunean hamaiketako egin ondoren jolas librerako tartea izan da, eta konturatzerako iritsi da berriro eskolara itzultzeko  garaia.

Aspaldian goiz osoa basoan pasa gabe geunden, eta gustura ibili gara!