Martxoaren 7an egin genuen MARTXOko BATZORDE MISTOEN saioa

Lan talde ezberdinak aurrera doaz beraien lanetan.

Jada ikusgai daude ONGI ETORRI txartelak hizkuntza ezberdinetan, Kulturartekotasun Batzordean eginak.

Eskola Kirolari buruzko galdeketa bidali da.

Jai Batzordean, iñauterien balorazioa egin ondoren,  ikasturte amaierako jaiari begira jarri dira.

Hezkidetza Batzordean Martxoak 8ko prestaketetan aritu ziren

Kanpo Espaziokoak grabaketak egiten aritu ziren. Zertarako ote?

Euskara Batzordean martxoko azken asterko jolas topaketak antolatzen aritu ziren.