Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Asteko guztia Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko lanketa egiten egon ostean gaur plazara irten gara.

Aste guztian zehar Hezkidetza Batzordeak proposatutako dinamika ezberdinak egin ondoren, gaurkoan eguerdian Zaldibiko plazan ospatu den ekitaldian parte hartu dugu. Trikitixa eta pandero doinuekin alaituta eskolatik haur eta irakasleak kalejiran udaletxeko plazaraino gerturatu gara, eta bertan hitzaldia entzuteaz gain Denok zu! eta Nire gorputza abestiak abestu eta dantzatu ditugu. 

Gogoratu egunero dela martxoak 8 eta ospakizunez haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere badela.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Zaldibian antolatutako ekitaldien berri jakin nahi izanez gero, ikusi hemen.

Goierriko Hitzan, berriz, eguerdiko ekitaldiko albistea.