Martxan da LIBURUTEGI TUTORIZATUA egitasmoa eta BOLUNTARIOAK behar dira.

Ba al dakizu zer den LIBURUTEGI TUTORIZATUA? Parte hartu nahiko al zenuke?

Zer da LIBURUTEGI TUTORIZATUA?

Ohiko eskola ordutik kanpo ere eskolako Liburutegia irekitzean datza, beharra duten ikasleek erabiltzeko. Liburutegi horren arduradun boluntario aurkeztu den jendea izango da.

Liburutegi Tutorizatua Hezkuntza Jarduera Arrakastatsua da, eta gure ikasleen ikasketa-denbora eskola-orduetatik kanpo luzatzen du. Ikasteko denbora eta espazioak zabaltzea funtsezkoa da, guztiontzako aukera berdinak eta bikaintasuna bilatzearen aldeko elkarrekintzak bultzatzen baititu.

Zertarako Liburutegi Tutorizatua?

 Ikastetxean helburua nagusi bat  ikasle guztien arrakasta bermatzea eta denei aukera berberak eskaintzea denez, “liburutegi tutorizatua” ere helburu honekin ariko da lanean.

 Zerbitzu honen bidez beharra duten zenbait ikasleri laguntza eskaini nahi zaie.

Norentzako da zerbitzu hau?

Zerbitzu hau Lehen Hezkuntzako ikasleek erabili dezakete eta Zerbitzu hau erabiltzeko zenbait baldintza bete behar dira:

-          Laguntza akademikoa behar izatea

-          Era bateko zein besteko arrazoiak direla medio, familiak ikasleari behar duen laguntza emateko aukerarik ez izatea.

-          Etxean, euskara ez jakiteagatik, ikasleak behar duena ezin eskaini izatea

Zerbitzuaren zenbait ezaugarri:

Ikasle bakoitzari arreta pertsonalizatua emango zaio, eta horrexegatik premisa nagusi batekin egingo da lan: heldu boluntario bakoitzeko 2 edo 3 haur egongo dira.

 Zenbait umek egun horretan, orduren batean,  bestelako jardueraren bat baldin badauka (kirola edo herrian haurrentzat antolatutako jardueraren bat , kasu horietan taldean egiteko jarduerari lehentasuna ematen zaio. Bestelako eginkizun sozial bat baldin badauka hari ematen zaio garrantzia, laguntza akademikoa bezain garrantzitsua delako errefortzu soziala

 Alderdi sozial eta ludikoari ere garrantzi handia ematen diote. Horregatik saioren batzuetan edo saioaren zatiren batean jolasen bat egin daiteke: xakea, partxisa, kartak, mahai jolasak... ikasleek gustuko duten hori.

Zein lan egingo dira?

  • Tutorearekin adostutako errefortzu lanak

  • Aste horretan eskolatik bidali den zereginen bat

  • Tertulia dialogikorako irakurketak prestatzea

  • Irakurketa partekatua boluntarioekin

Boluntarioak:

Egitasmo honen berri izan eta kolaboratu nahi duen edozein herritar izan daiteke. Ez da behrrezkoa aparteko inongo ezagupenik edo prestakuntzarik izatea

Ordutegia:

Asteazkenetan 16:00etatik 18:00.

Proiektuan parte hartuko duten ikasleen aukeraketa:

Ikastetxek egingo du. Laguntza taldeak,  tutoreak eta zuzendaritzaren artea “liburutegi tutorizatua” zerbitzua zein ikaslek erabili dezakeen adosten da. Familiari proposatzen zaio eta ados badaude zein ordutan etorriko den eta zein lan egingo duen erabakitzen da.

 

Interesa duenak jarri harremanetan Karmen Irastorza Elkarbizitza batzordeko kidearekin edo eskolako zuzendaritzarekin.

 

Beste proiketu hauetan oinarritu gara: