Martxan da baratza!

Ikasturte honetan ere, batez ere LH4 eta LH1eko ikasleak arituko dira baratza lantzen. Gaur egin da lehen lan saioa 4. mailako 6 ikaslerekin, eta gogotik aritu dira lanean!

Zenbait guraso eta senitartekoren aholkuei jarraituz, belar txarrak kenduz hasi gara. Eta sorpresa! Patatak batzuk atera ditugu lur azpitik.

Pixkanaka pixkanaka, ea baratza dotore eta emankorra lortzen dugun. 

Laguntza eta aholku guztiak ere ongi etorriak izango dira.