MANDALA sortu dugu OLALDE parkean

Udazkenean naturak eskaintzen dituen elementu koloretsuak erabiliz, Eguzkia irudikatu dugu mandala moduan LH5eko ikasleok

Ondoren, urtebetetzea ospatu berri zuen ikasle baten 10 urteko bizitza errepasatu dugu urtez urte,  eguzkiaren inguruan 10 bira emanez.

Hamaiketakoa eta jolas librearen ondoren, eskolara itzuli gara. Baina etxera joan aurretik garbiketa lanak ere egin behar izan ditugu gaur!

Goiz ederra!