MAIATZAK 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna

Gaur MAIATZAK 17, aldarrikapen koloretsua egin dugu.

Ikasturte osoan zehar lantzen den gaia izan arren, aurreko astean eta gaur bereziki LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren lanketa eta aldarrikapena egin nahi izan dugu eskola komunitatean. 

Aurten ere, geletan zenbait bideo, abesti eta tertulien bidez landu dugu gaia.  Eta horrez gain, gaur, eskola eta herrigunea  LGTBIQ+ fobiaren aurkako kartel eta kolorez apaindu dugu.