MAIATZAK 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna

Gaur MAIATZAK 17 aldarrikapen koloretsua egin dugu.

   Ikasturte osoan zehar lantzen den gaia izan arren, aurreko astean eta gaur bereziki LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren aldarrikapena egin nahi izan dugu eskola komunitatean. 

   Aurten, geletan zenbait bideo, abesti eta tertulien bidez landu dugu gaia eta horrez gain  ASKE IZAN KOLORETAN lelopean apaindu dugu eskola. Sarrera nagusiko eta haurreskola ondoko eskailerak margotu ditugu eta koloretako globoak zintzilikatu ditugu leihoetan.