Liztorrak harrapatzen jarraitzen dugu!

Aste honetan, 36 liztor asiar jaso ditugu.

Udaberriko oporren ostean, liztorren tranpak behatu ditugu. Aste honetan, 36 liztor asiar (Vespa Velutina) harrapatu ditugu. Horietaz gain, lehen aldiz, 2 liztor arrunta (Vespa crabro) erori dira.  Liztor arrunta, bertako liztorra da eta asiarra baino pixkat bat handiago da. Handiagoa izan arren, ez da erle beltzaren mehatxua eta zaindu beharreko espeziea da. Desberdintzeko, nahikoa da bere koloretan erreparatzea. Beltza izan beharrean, gorrixka da eta sabelaldea horia du.

Aurreko hauetaz gain, 4 liztor txiki (Vespula) ere erori dira. Liztor txikiak, udan uraren inguruan aurkitu izan ditugun liztor txikiak dira. Hauek kolore beltza eta horikoak dira. Prestatzen dugun erakargarriak ere euli eta moskito ugari erakartzen ditu eta batzuk irteteteko aukera duten arren, beste asko tranpetan geratzen dira.

Guk gure tranpaketarekin jarraituko dugu, oraindik ere liztor erreginik harrapatzeko aukera baitaukagu. Astelehenean, ikasle baten baserrian, liztor asiar bat ikusi eta hau jarraituaz, bere habia topatu zuten. Ikusi bezain pronto neurriak hartu eta liztor erregina harrapatu zuten eta habia eskolara ekarri zuten. Argazkian ikusi daitekeen bezala, habi primarioa da, geruza bakarrekoa gainera.