Liztor asiarrren kopurua goraka doa

Aste honetan, 35 liztor asiar harrapatu dira.

Velutina Eskolan Proiektuaren barnean, liztor asiarren tranpatzearekin jarraitzen dugu. Udaberrian sartu gara eta tenperaturak goxatzen hasi dira. Honekin batera, tranpetan harrapatutako liztor asiarren kopuruak gorakada nabaria egin du. Aurreko astean 14 izan ziren, gaurkoan aldiz, 35 bildu ditugu. Itxuraz poztekoa izan daitekeen albistea dirudien arren, guztiz kontrakoa da errealitatea. Liztor asiarrak harrapatzeak, inguruan liztor habiren bat edo gehiago dagoenaren seinale da. 

Hasieran sortzen dituzten habiak txikiak dira eta etxe edota eraikuntzetako txoko txiki batean egiteko joera erakutsi izan ohi dute. Beraz, habi hauek herrian lokalizatuz gero, guri edota udalari abisatu.