Liztor asiarra Olaldeko parkean

Goizeko behaketan liztor asiarra topatu dugu berriro.

Gaur goizean, LH3 eta LH4ko ikasleak, liztor asiarraren tranpen behaketa egin dugu berriro. Martxoa, Apirila eta Maiatza bitarte, astero egin beharreko lana da. Tranpan eroritako liztorrak identifikatu, zenbatu eta ondoren, erakargarri berria ezarri, tranpek bere eragina izan dezaten. Datu guzti hauek, jaso eta Berritzegunera bidaltzen ditugu. Ekainean, jasotako datu guztien informea jasoko dugu .

Aste honetako eguraldia kaxkarra izan den arren, gaurkoan ere, liztor asiar bat aurkitu dugu Olaldeko Parkeko tranpa batean. Tranpa berdinean, Vespula bat ere aurkitu dugu. Aurreko behaketan, tranpa berdinean bi Vespula aurkitu genituen.

Datorren ostiralean, berriro itzuliko gara tranpak behatzera!