Boluntario sare baten bidez aurrera eramaten da ekimen hau. Ikasturtean zehar momenturen batean lagundu nahi zenuke? Jakin nahi duzu nola antolatzen garen?
Ohiko eskola ordutik kanpo ere eskolako Liburutegia irekitzean datza, beharra duten ikasleek erabiltzeko. Liburutegi horren arduradun boluntario aurkeztu den jendea izango da.
Liburutegi Tutorizatua Hezkuntza Jarduera Arrakastatsua da, eta gure ikasleen ikasketa-denbora eskola-orduetatik kanpo luzatzen du. Ikasteko denbora eta espazioak zabaltzea funtsezkoa da, guztiontzako aukera berdinak eta bikaintasuna bilatzearen aldeko elkarrekintzak bultzatzen baititu.
Ikastetxean helburua nagusi bat ikasle guztien arrakasta bermatzea eta denei aukera berberak eskaintzea denez, “liburutegi tutorizatua” ere helburu honekin ariko da lanean.
Zerbitzu honen bidez beharra duten zenbait ikasleri laguntza eskaini nahi zaie.
Zerbitzu hau Lehen Hezkuntzako ikasleek erabili dezakete eta Zerbitzu hau erabiltzeko zenbait baldintza bete behar dira:
- Laguntza akademikoa behar izatea
- Era bateko zein besteko arrazoiak direla medio, familiak ikasleari behar duen laguntza emateko aukerarik ez izatea.
- Etxean, euskara ez jakiteagatik, ikasleak behar duena ezin eskaini izatea
Ikasle bakoitzari arreta pertsonalizatua emango zaio, eta horrexegatik premisa nagusi batekin egingo da lan: heldu boluntario bakoitzeko 2 edo 3 haur egongo dira.
Zenbait umek egun horretan, orduren batean, bestelako jardueraren bat baldin badauka (kirola edo herrian haurrentzat antolatutako jardueraren bat , kasu horietan taldean egiteko jarduerari lehentasuna ematen zaio. Bestelako eginkizun sozial bat baldin badauka hari ematen zaio garrantzia, laguntza akademikoa bezain garrantzitsua delako errefortzu soziala
Alderdi sozial eta ludikoari ere garrantzi handia ematen diote. Horregatik saioren batzuetan edo saioaren zatiren batean jolasen bat egin daiteke: xakea, partxisa, kartak, mahai jolasak... ikasleek gustuko duten hori.
Tutorearekin adostutako errefortzu lanak
Aste horretan eskolatik bidali den zereginen bat
Tertulia dialogikorako irakurketak prestatzea
Irakurketa partekatua boluntarioekin
Egitasmo honen berri izan eta kolaboratu nahi duen edozein herritar izan daiteke. Ez da behrrezkoa aparteko inongo ezagupenik edo prestakuntzarik izatea
2023/2024 ean asteazkenetan izango da 16:15etik 17:15era.
Ikastetxek egingo du. Laguntza taldeak, tutoreak eta zuzendaritzaren artea “liburutegi tutorizatua” zerbitzua zein ikaslek erabili dezakeen adosten da. Familiari proposatzen zaio eta ados badaude zein ordutan etorriko den eta zein lan egingo duen erabakitzen da.
Interesa duenak eskolako ZUZENDARITZArekin harremanetan jarri behar du
Beste proiketu hauetan oinarritu gara: