Liburutegi Tutorizatu-ko merienda eta jolasak

Ostegun arratsaldeetako Liburutegi tutorizatuan eta errefortzu klaseetan parte hartzen duten ikasle nahiz boluntario batzuk opor aurretik merendola egin zuten. Meriendaren ondoren mahai jolasetan eta karta jokoan ibili ziren, hiruhilekoari amaiera emateko. Ikasturte amaieran, iaz bezala  ikasle eta familiekin batera emango zaio amaiera ekimenari.