Liburuen altxorra iritsi da eskolara!

Azaroarn29an ekarri zuen altxorra IMANOL MERCERO, eta gure artean izango dugu kutxa urtarrilaren bukaera arte

Liburuz betetako gurpildun kutxa ibiltariak du ardatz egitasmo honek. Eskolaz eskola bidaiatzen du kutxak eta ikastetxe bakoitzean hilabete inguru egiten du.  KUTXA  honetan  12 urte bitarteko haurrentzako Euskal Haur eta Gazte Literaturako 130 liburutik gora biltzen dira.

Urtez urte, kutxako liburuak berritzen dira beraz, azken urteko nobedadeak sartuz; hala ere, Euskal Haur Literaturako betiko liburu ezinbestekoek tokia izaten dute beti kutxan. Bestalde, kutxa osatzerakoan literatur genero guztiak hartzen ditugu kontuan: komikia, album ilustratua, ipuina, poesia, antzerkia... baita erabilpen kolektiboa duten liburuak ere.