Liburuaren nazioarteko eguna 2020 eta Zaldibiako liburutegiaren ekimena

 

Gaur liburuaren nazioarteko eguna da. Hori dela eta bideo polit hau elkarrekin patxadaz ikustera gonbidatzen zaituztegu. Ea zer iradokitzen dizuen. 

Bestalde, Zaldibiko udal liburutegiaren ekimen interesgarriaren berri eman nahi dizuegu.

Zaldibiako udal liburutegian haurrentzako zein helduentzako liburuak eskatu eta etxean jasotzeko aukera izango da. 

Eskaerak egiteko jarraibide eta oharrak:
-    kulturetxea@zaldibia.eus helbidera email bat idatzi edo 943 160338 zenbakira deitu, goizez, 10:00ak eta 12:30ak bitartean. 
-    Liburuak etxeraino eramango zaizkizue aste bakoitzeko ostiral goizean.
-     Oharra: maiatzak 1 ostirala izanik, aste horretan ostegunean egingo da banaketa. 
-    Aste bakoitzean, asteazkeneko 12ak arte izango da aukera liburuen eskaera egiteko. Bestalde, jasoko dituzuen liburu guzti hauek nahiz lehendik etxean dituzuenak, EZ itzuli oraingoz. Aurrerago, egoera normaltzean, jakinaraziko zaizue itzulketa noiz eta nola egin.
-    Zaldibiako udal liburutegian ditugun liburuak ikusi ahal izateko, SAKATU HEMEN. Bertan liburu jakin baten izenburua jarri eta sakatu “Bilatu”. Idazle jakin batek idatzitako zein liburu ditugun jakin nahi bazenute, izenburua beharrean idazlearen izen-abizenak jarri.