L.H.6.MAILAKOEN IRTEERA OIDUIRA

LH6ko ikasleek 3 eguneko egonaldia egin zuten OIDUIn

 

Seigarren mailako ikasleek hiru eguneko irteera bat egin zuten ekianaren 10, 11 eta 12an. Hasieran eguraldiak guztiz lagundu ez zuen arren, esperientzia zoragarri bat bizi izan zuten eta amaiera polita eman zioten lehen hezkuntzako etapari. 

Irteeraren antolakuntza osoa, ikasleek eraman zuten aurrera ikasegoera baten bitartez: plangintza, otorduen antolaketa, erosketak, aisialdian zer egin, aurrekontuak... Aurretik lan handia egin zuten hiru egun hauek antolatzen eta horren fruitu da etxera eraman zuten oroitzapen polit hori.

Aralar gehiago ezagutu, mendi buelta luzeak egin, aralarko kobazulo bat ezagutu, ilunabarrak ikusi, jolasak, otorduak prestatu... denetarik egin zuten hiru egun horietan.

Gainera aurten lehenengo aldiz, ikasegoeraren lanketan, auzolana zer den ikasi zuten Iker Iriarteren laguntzari esker. Hori dela eta, Oiduiko txabolaren inguruetan auzolana ere egin zuten, bertako harresia konponduz eta atea margotuz. Lan izugarria burutu zuten!

Irteera honekin amaiera eman diote lehen hezkuntzako etapari. Zoragarria izan da hiru egun hauek elkarrekin igarotzea! Zorte on orain hastear duzuen etapa berri honetan!