LH5ekoak URBASAN

Aurreko ostegunean Urbasako kanpinera joan ginen gaua pasatzera. Ederki pasa genuen naturaz inguratuta eta ikaskideen artean!

Jolasak, ibilbideak eta disko festa egin genituen, a zer giroa!

Eguraldia lagun, kanpinean bertan ere gozatu ederra hartu genuen. Futbolineko txapelketak, saskibaloia, badmintona, futbola, soka saltoa, etab. Denerako denbora izan genuen!