LH4KOAK ATAUNGO BARANDIARAN MUSEOAN

Atzo goizean Barandiaran museoa eta errota bisitatu genituen eta arkeologo lanetan jardun zuten ikasleek. Ondoren, San Gregorion bertan bazkaldu, jolasean saio bat egin eta autobusez Zaldibira buelta.

Atzo LH4ko ikasle eta irakasleak Ataungo San Gregorio auzoan izan ginen. Lehenengo Joxe Miel Barandiaran nor zen eta bere lana ezagutzeko aukera paregabea izan genuen museoan zehar eginiko bisita gidatuan. Jarraian, ondoan dagoen errota-zerrategian izan ginen eta martxan ikusteko  aukera ere izan genuen. Hamaiketakoaren ondoren, arkeologo lanetan aritu ziren ikasleak, a zer nolako objektu sorta aurkitu zuten indusketan. Egun pasa ederra egin genuen!