LH4ko ikasleak Mutteiko basoan

LH4ko ikasleak Mutteiko basoan ibili gara.

Gaurkoan eguraldi txarrak etena egin eta goizean Mutteiko basoaz gozatzeko aukera izan dugu. 

Hasteko, Itsua eta gidaria jolasa egin dugu. Ikasleak bikoteka jarri eta batek begiak estalita zituela, besteak gidari lanak egin ditu aukeratutako zuhaitzeraino gidatuz. Ondoren, hasierako tokira itzuli, begiak ireki eta gidatua izan den zuhaitza identifikatu behar izan du. Ondoren, bilgunean hamaiketako egin eta jolas librean ibiltzeko aukera izan dugu. Azkenik, eguneko haurnaketa egin  dugu bilgunean eta bi abestien bitartez, basoari agurra egin diogu.

Primeran pasatu dugu!