LH3KOAK TXORI-ETXEAK EGITEN.

OSTIRALEAN MAITE ETORRI ZEN GURI TXORI-ETXEAK EGITEN ERAKUSTERA.

Ostiralean Maite eskolara etorri zen gurekin txori-etxeak egitera. Egurrak eta iltzeak ekarri zituen eta hauekin etxeak nola egin azaldu zigun. Mailuarekin primeran moldatu ginen! Gelditu ziren zulotxoak buztinarekin estali genituen.

Bukatutakoan Olaldera joan ginen etxetxoak zuhaitzetan zintzilikatzera. Espero dugu txorientzako babesleku onak izatea!

Eskerrik asko Maite! Goiz ederra pasa dugu.