LH3-koak txoriak egiten

Ostiralean Maite etorri zen guri txori-etxeak egiten erakustea

Ostiralean Maite eskolara etorri zen gurekin txori-etxeak egitera. Egurrak eta iltzeak ekarri zituen eta hauekin etxeak nola egin azaldu zigun. Mailuarekin primeran moldatu ginen! Gelditu ziren zulotxoak buztinarekin estali genituen.

Bukatutakoan Olaldera joan ginen etxetxoak zuhaitzetan zintzilikatzera. Espero dugu txorientzako babesleku onak izatea!

Eskerrik asko Maite! Goiz ederra pasa dugu.