LH1 ETA LH2KO IKASLEAK MUSIKAKO SAIOETAN

Zer egiten dute ikasleek musikako saioetan?

Lehengo astean musika, mugimendu eta gorputz adierazpen gela erakutsi genizuen. Oraingoan, ikasleak musikako saioetan nola ibiltzen diren ikus dezakezue prestatu ditugun bideoetan. Argazkiak eremuka sailkatzen saiatu gara, baina ez da hain erreza. Izan ere, dena dago hain lotuta: non bukatzen da musika hizkuntza eta noiz hasten musika tresnak, bat jo ahal izateko besteaz baliatzen garenean?

Erantzun zaileko galderak alde batera utzi eta disfrutatu dezagun ikasleen argazkiez. Horretarako, ondorengo loturetan aurkituko dituzue bideoak:

Liburutegia + Musika hizkuntza

Musika tresnak

Mugimendua