LH 6.MAILAKO IKASLEAK OIDUIN

LH 6. mailako ikasleok ikasturte eta etapa amaierako txangoa Oidura egin dugu. Eguraldia lagun izan dugularik, hiru egun zoragarri pasa ditugu. Gure ingurua hobeto ezagutzeko aukera eman digu, bide, iturri, mendien izenak, jentilen kondairak,... eta ez hori bakarrik! Elkarbizitzarako egunak ere izan dira: gure bazkaria prestatu, garbiketak, sua piztu, elkarrekin prestatu jolasak, gaubelak.... Ausa-Gaztelura ere igo gara!! Hau dena ez litzateke posible izango gurasoen laguntzarik gabe. Mila esker zuei, baita Gailurrerantz mendi taldeari ere. Gure oroitzapenetan goxo gordeko ditugun egunak izan dira.