LEIRE MALKORRAK, familiek eta ikasleek ikusi ahal izan dute Lehen Hezkuntzako 2. mailakoen Antzerki emanaldi arrakastatsua.

Antzerki emanaldi arrakastasua eskaini dute gaur LH2ko ikasleek. “IRAGANERA” bidaia izeneko antzerki emanaldi izan da, 4 sketch-en banatuta.  Goizean eskolako Haur Hezkuntzako ikasleeak izan  dira ikusle moduan,  eta gonbidatu berezia Aranzadiko  LEIRE MALKORRA izan da. 

 

Sketch-etako batean Leirek IRULEGIKO ESKUA aurkitu zueneko momentua antzeztu da, eta ikasleetako batek LEIRE MALKORRAren papera egin du. Bukatutakoan solasaldia egin dugu LEIRErekin, eta ikasleek hainbat galdera  egin dizkiote. Aurreko abenduan izan du hasiera LEIREkin duten harremanak, zenbait gutun bidali bait zizkioten ikasleek berari. MILA ESKER Leire!

Arratsaldean  familien txanda izan da, gela guraso, anai arreba, aiton amona eta herritarrez bete zaitu. Bigarren emanaldi hau ere arrakastatsua izan da