LEHEN TALDE ELKAR ERAGILEKO SAIOA IZAN DUGU HAUR HEZKUNTZAN!!!

Gaur ekin diogu talde elkar eragileko lehen saioari. Bertan, gurasoekin batera udazkenean murgilduta ibili gara.

Musika ekosisteman, Vivaldiren "Lau urtaro"ko entzunaldiak eta instrumentu ezberdinekin, musikari bihurtzeko aukera izan dugu. Liburutegian "Txanogorritxo"ren ipuina errumanieraz kontatzeaz gain euskaraz ere ipuin musikatuak kontatu dizkigute. Artean, udazkeneko paisaia osatu dute basoan jasotako hostoekin. Zientzian aldiz, udazkeneko aldia aprobetsatuz bizkotxo azkar baten errezeta egin dugu gure gorputzeko erreserbak bete eta biharkoan hotzari hobe aurre egin diezaiogun. Mundiala da etxekoak, gurekin batera proposamen ezberdinetan parte hartzea. Talde elkar eragileak oparia da haurrentzat, hezitzaileentzat eta etxekoentzat. Gaurko saioa itzela izan da!!! Mila esker parte hartu duzuten guztiori.