Larunbat honetan ekingo diegu eskola kiroleko topaketei

Ikasturteko lehen larunbatean herrian bertan eta familiek ere lagunduta mendi-ibilaldia egingo dugu, Ardiki Eguna eta Gau Beltza gaitzat hartuta.

 

MENDI-IBILALDIA ZALDIBIAN 

  • Eguna: 2026/10/17, larunbata
  • Ordua: 10:00etan
  • Lekua: Zaldibiako plaza, abiapuntu eta helmuga

 

IBILBIDEAK:

- Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila: Plaza, Ibargun, Mizpizaleta, Otsaitza, Goizane Eraikina, Otsaitza, Benta Berri, Gaztainadi, Plaza.

- Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila: Plaza, Ibargun, Arruarren, Arruarte, Arrumuino Artegia, Arruarren, Mizpizaleta, Otsaitza, Benta Berri, Gaztainadi, Plaza.

 

IBILALDIAREN GAIAK: "ARDIKI EGUNA" ETA "GAU BELTZA"

Urria amaieran Zaldibian ospatuko diren bi ekimenekin lotura izango du ibilbideak.

Amaia Garmendia eta Joseba Insausti artzainen lana ezagutu eta galderak egiteko aukera izango dugu, eta gau beltzerako prestaketa hasiko dugu, baserriz baserri kalabazak bilduz.

Oharrak:

- Ikasleekin batera familiek ere parte hartzeko deia egiten da.

- Ibilbideak adinari egokituak dira, guztiek erraz egiteko modukoak.

- Euriagatik ez da ibilaldia bertan behera geratuko. Baso Eskolako jantziak eta euritakoak ekartzeko deia egingo da kasu horretan.

- Senide txikiagoak: etor daitezke, baina familien ardurapean eta ibilbidea egiteko gai badira.

- Mendizaleek ohi duten bezala, hamaiketakoa eta ura norberak ekarri beharko ditu motxilan.

- Etorri behar ez direnek, gelako eskola kiroleko guraso ordezkariari jakinarazi, osteguna baino lehen.